“Bizkaiko Elikagaien Bankua”, 1996 urtean abiatu zen Bizkaiko gizaldeko elkarte errekonozitua, independentea eta boluntarioz osatutako taldea da. Bere helburua elikagai-soberakinak bilatu, eskatu eta berreskuratzea da laguntza-zentro eta erakundeen bidez familia behartsuei emateko.

Gugandik hurbil bizi eta behar gorria jasaten dutenekin sentikor bihurtu gaitezen, aurten ere, elikagaien bankuarekin elkarlanean jarraituko dugu, Bizkaiko zenbait ikastetxerekin batera.

Azaroaren 5etik 19ra bitartean jasoko ditugu poltsak ikastolan, horietan bildutako elikagaiak elkarteari emateko.

Mila esker aldez aurretik zuen elkartasunagatik.