Atzo iragarri genuen moduan, gaur Bilboko udal plenoa ospatu da.

Eskola Agenda 21 programa barruan “Zarata eta osasuna gure bizimoduan” gaia lantzea izan dugu helburu. LMH5eko 10 ikasle eduki ditugu plenoan alkatearekin batera gai honen inguruan urtean zehar egin diren jarduerak konpartitzen, eta noski, datorren ikasturtera begira eskakizun batzuk eta konpromisu batzuk eskatzen eta hartzen.
Amaieran gure ikasleek berrerabilitako materialekin perkusio ekitalditxo bat eskaini dute eta horren ondorioz, komunikabide desberdinetako kazetarien galderak erantzun ere.
Primerako goiza izan da eskerrik asko guztioi.