Aurten, Kirikiño ikastolak 40 urte betetzen dituenez, urtean zehar ospatuko diren hainbat ekitaldi prestatu ditugu, horien artean, hitzaldi bat eta mahai-inguru bat, kooperatibismoaren eta gure ikastolaren 40 urteen inguruan.

Hizlaria eta parte-hartzaileak Patxi Olabarria (ERKIDEko presidente eta EHIko -Euskal Herriko Ikastolak- Kontseilu Artezkariko kidea) eta ikastolak izan dituen lehendakariak izango dira: Joseba Arrieta, Josu Meabe, Gotzon Lobera, Mikel Rabanal eta Joseba Urrutxua.

Ekitaldia apirilaren 26an izango da, 19:00etan, Gabriel Arestiko aretoan.

Etortzeko gonbitea egiten dizuegu, eta baita zuen familia eta lagun guztiei ere.

Animatu eta etorri!