Eskola Agenda 21 programaren barruan, gure LMH 3, 4, 5 ta 6ko ikasleak, energia elektrikoa era egokian kontsumitzen ikasteko jarduerak egiten ari dira AKTIBATU+ proiektuari esker.

Dagoeneko proiektuaren lehenengo fasea amaitu dute: Elektrizitatearen kontadoreak aztertu dituzte, ikastolako gela desberdinetan energia non alperrik galtzen den ere ikusi dute eta azkenik mantenuko ardunadunari ere elkarrizketa egin diote.

Ekintza planarekin hasi baino lehen, familiei txanda pasatzen dizuegu. Etxeetan ere kontsumo arduratsuaren inguruan urratsak eman ahal izateko.

Horretarako, eskuman duzuen bannera sortu dugu, bertatik apuntatu zaitezten.
Animatu parte hartzera!ย AKTIBATU+