Slogan

Kirikiño Ikastolak 1977. urtean eman zion hasiera bere hezkuntza-proiektuari, Santutxu, Begoña, Txurdinaga eta Otxarkoagan, bere eragin-esparru naturalean, gaur egun sendo errotuta dagoen ikastola eratuz. Tradizionalki, Kirikiño Ikastolak "Bilboko ikastola" izena hartu izan du, hezkuntzan, hala nola Bilboko eta Bizkaiko milaka euskaldunen prestakuntzan, duen garrantzia azpimarratzeko.

Bere sorkuntzatik bertatik du ikastolak euskararen sustapena -irakaskuntza eta erabilera- helburu eta izateko arrazoi nagusien artean, euskal kultura eta haren balioen transmisioarekin batera.

Ehunka pertsonek lagundu izan dute urteetan zehar –sortzaile, sustatzaile, kooperatibako guraso, maisu-maistra, irakasle eta ikasle-, Kirikiño ikastola hezkuntza-erreferente izaten, etengabe bilakatuz eta hobetuz doana.

Nor izan zen Kirikiño >

foto
Kirikiño minutu batean
Intranet
Berriak
Ikastolen Elkartea
X Web gune honek bere eta hirugarrenen cookieak darabiltza, nabigazioa hobetzeko, zure hobespenetara egokitzeko eta zeregin analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookieen politika onartuko duzu. | ONARTU