Pasar al contenido principal
beskoitze

Beskoitzeko (Lapurdi) herriko etxeak ikastola lurrak erabiltzeko baimenik gabe utzi du, eta, ondorioz, sei hilabetera ikastola legez kanpokoa izango da.

Beskoitzeko ikastola 2013an sortu zen. Orduan lau ikasle zituen, eta urteekin 51 ikasle izatera heldu da. Gaur egun eraikin prefabrikatuetan (barrakoiak) egiten dituzte eskolak, eta egindako bidean era guztietako oztopoak jasan behar izan dituzte: ikasle gehiago hartzeko aukerari galarazpena, eraikin berria eraikitzeko ezezkoa, eta, berriki, larriena, orain erabiltzen dituzten lurretan segitzeko debekua.

Kirikiño ikastolatik gure babesa adierazi nahi diegu. Horretarako, euskara taldeko ikasleek hainbat ekintza antolatu izan ditu dirua biltzeko. 

Horren arira, Ikastolen Elkartetik Beskoitzen bertan ekitaldi bat antolatu da martxoaren 10erako eta gure ikasleak bertara joango dira.

Ikastolek historian zehar toki guztietan izan dute misio bera, periferiako ikastolek ere badute: jendartea euskalduntzeaz gain, euskalduntasun horren bitartez euskal kultura indartzea. Hori baita euskal identatea garatzeko bide sendoena.

Ez da erraza izan eta oraindik ere zaila izaten jarraitzen du ikastola hauek pairatzen duten egoera sozio-politikoari aurre egitea. Aurrera egiteko dedikazio eta militantzia handia behar izaten dute.

Horregaitik beharrezkoa da Euskal Herriaren periferian euskararen alde lan egin duten eragileei aitortza egitea.

Eguneko egitaraua:

10:00 HARRERA - GOSARIA

11:00 PERIFERIAKO IKASTOLEI AITORTZA EKITALDIA

12:30 HAURREN JOLASAK, PUZGARRIAK eta PONTX PAILAZOA

14:00 BAZKARIA. Izena ematea beharrezkoa da

17:00 BIZKARSORO FILMAREN EMANALDIA

18:30 EKITALDIAREN ITXIERA

Irudia
non

Últimas noticias

2024-05-08
Todas las ikastolas que formamos parte de Ikastolen Elkartea tendremos la 7ª asamblea el 22 de junio en Iruña. En ella se presentarán la hoja de ruta y los nuevos objetivos de las ikastolas de cara al futuro.
2024-05-06
De conformidad con lo previsto en el artículo 24 de los estatutos sociales de nuestra cooperativa, el consejo rector procede a convocar la asamblea general ordinaria de KIRIKIÑO IKASTOLA S. COOP., la cual se celebrará:
2024-04-18
Como en cursos anteriores, este año también se puede alquilar el polideportivo de la ikastola. Tenemos campo de baloncesto, de futbol y espacio para jugar a eskupilota, además de gradas y vestuarios.