Kirikiño Ikastolako helduen koroak ekintza berezi batean parte hartuko du datorren asteburuan, Fair Saturdayn hain zuzen ere.

Azaroaren 30ean kontzertu korala eskainiko du Birjinetxe elizan, Lagundi Abesbatza eta Agrupación Coral Otxarkoagarekin batera, 19:30etik aurrera.

Kontzertu koral hau Fair Saturday ekimenaren programazioaren baitan dago eta kasu honetan Fundación Síndrome Wolf Hirschhorn-ren alde izango da.

Fair Saturday inpaktu soziala lortu nahi duen mugimendu kulturala da. Mundu osoan zehar zabaltzen den ekimena da eta kontzertu hau Bilbon burutuko diren beste ekintzekin batera datorren astebururako programazioa osatu du.