Azaroaren 20an Umeen Nazioarteko Eguna da eta mundu osoko umeei eskainitako eguna da. Umeen eskubideen aldarrikapena egiteko aukera bilakatzen da egun hau.

Aurten, Eusko Jaurlaritzak umeen eta nerabeen eskubideen aldeko iragarkia egin du. Ikastolan grabatu da iragarkia eta gure ikasle batzuk parte hartu izan dute.

Eusko Jaurlaritzak Zeukesan gunearen bitartez hedatzen du egun hau. Zeuk esan haurrei eta nerabeei zuzendutako laguntza-gunea da eta laguntza emateko telefonoa eta web-orrialdea dauzka.

Alde batetik, ZeukEsan-en telefonoa, 116 111, doakoa da eta guztiz anonimoa. Bestetik, Zeukesan web-orrialdean blogak, gizarte-sareak, bideo kanala eta kontsulta-postontzi anonimoa ditu.

Hau da iragarkiaren bideoa: