Atzoko oharrean jakinarazi bezala, COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko hartutako erabakiaren ondorioz, ikastola itxita egongo den bitartean, ahalegina egingo dugu ikasleek egunero etxean ikas dezaten.

Etenaldiak irauten duen bitartean, ikastolako langileak lanean izango gara material didaktikoa prestatzen eta egokitzen ikasleen eskura jartzeko, ahal den neurrian, modu ez-presentzialean lan egiten jarraitu ahal izan dezaten. 

Zuen sema-alabei etxean egiteko materialak eta lanak eman edota helarazi eta helaraziko zaizkie,  eta tutoreak, irakasleak edota zikloetako arduradunak, ikasmaila edota ikasgaiaren arabera, zuekin harremanetan jartzen ari dira, ikasleek nola lan egingo duten jakinarazteko.

DBH eta Batxiko jarraipena

DBH eta Batxilergoko irakasleak ikasleen lana eta jarraipena antolatzen egon gara. 

Gure erreferentzia taldeko ordutegian egun bakoitzean dauden ikasgaiak izango dira. 

Ikasgai bakoitzeko irakaslea ikasleekin harremanetan jarriko  da plangintza azaltzeko. Irakasleek egunez egun ikasleak egin behar duena eta lan horren jarraipena zelan egingo duen azalduko dute. Honetarako tresna desberdinak erabiliko ditugu: Alexia Classroom, DRIVE, irakasleen grabazioak azalpenekin, aukeratutako linkak eta bideoak, Classroom Google…

Lan ordutegia ez dugu zehaztuko, komenigarria da familia bakoitzak seme-alabarekin adostea. Guk lanak eta lan horiek egiteko epeak aginduko ditugu egunez egun. Familiek ere lan horien jarraipena egin ditzakezue gure mezuekin eta komunikazioekin.

Egoera guztiontzako berria da eta saiatuko gara egokitzen momentu bakoitzean. Lehentasuna guztion osasuna da beste guztia ahaleginduko gara konpontzen konfiantzarekin.

Edozein zalantza edo kezka baduzue tutoreen, irakasleen  eta ikasketaburuaren ohiko korreoak dituzue. 

Komunikaziorako kanalak zabalik

Mezu honen bitartez azaldu nahi dizuegu datozen egunetan zuekin ditugun komunikazio-bideak zabalik mantenduko ditugula, informazioa helarazteko eta zuekiko harremana ziurtatzeko.

Horrela, honako hauek erabiliko dira ikastolaren eta bertako profesionalen eta familien artean komunikazioa ziurtatzeko:

  • Alexiako mezularitza, 
  • Ikastolako e-mail orokorra, 
  • Ikastolako telefonoa (08:30 – 14:30)
  • Tutoreen eta irakasleen e-mailak
  • Administrazio eta zerbitzuetako helbide elektronikoak eta telefonoak
  • Zuzendaritzako kideen helbide elektronikoa eta telefonoa.

Bestalde, ikastolaren webgunea eta sare sozialak ere erabiliko dira informazio orokorra zabaltzeko.

Gomendio eta neurriak jarraitzeko eskaera

Azkenik, Hezkuntzako eta Osasun Saileko arduradunengandik jasotako gomendio eta neurriak jarraitzera animatzen zaituztegu eta, esan bezala, lanean jarraitzen dugu eta zuekin harremana mantentzeko bideak ere zabalik izango ditugu.