5 urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin zenetik. AEK, Ikastolen Elkartea, Sortzen, Zazpiak Bat, eta Errigora batuta. Ideia sinplea zen: Nafarroa Hegoaldeko baratzaren uztarekin saskiak osatu eta jasotako diruaren %25 zonalde zigortu honetan euskara hauspotzeko erabili. Azken urteetan 14.000 saski banatzera iritsi dira. Euskara, elikadura-burujabetza, auzolana eta Nafarroako hegoaldea lotuta. Urteotan lortutako milaka euroei zuku handia atera zaie, baina guztion artean lorturiko ekarpena ezin da eurotan neurtu.

Aurtengo kanpainan ezin dugu ahaztu ate joka edukiko dugun Euskaraldia. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa erraldoiari gure ekarpentxoa egiteko ahalegina ere egingo dugu.euskararen erabilerari bultzada emateko ahaleginean guztiz bat egiten dugulako. Eta, bigarrenik, euskara hauspotzeko aukeratu den bidearekin ere erabat ados gaudelako: Konkretuki, gure komunikazio-bitartekoak, tresnak eta kanalak erabiliko ditugu Euskaraldiari kobertura emateko,

Iaz bezala, bi saski desberdinen artean aukera ahal izango dozue (beltza eta zuria, 50 €/bakoitza). Eskaria egiteko epea azaroaren 14ra arte zabalik egongo da. Eskaera online  www.errigora.eus web orrialdean edo ikastolako Gabriel Arestiko idazkaritzan dagoen imprimakia beteta egin dezakezue. Saskiak jasotzeko prest daudenean posta elektroniko bidez abisatuko deutsuegu.

Informazio gehiago: www.errigora.eus eta ikastolako sare sozialetan.

ErrigoraTxostena18-19

puzka18kartela