DBH3C Beizamara
DBH3C Beizamara
DBH3C Beizamara
DBH3C Beizamara

18an ikastolatik urten eta Getariara hurbildu ginen autobusez. Bertan, txakolindegien artean ibilbidetxo bat egin izan genuen eta Zarautzera heldutakoan ikasleak libre izan zuten bazkal ordura arte. Malekoian elkarrekin bazkaldu eta jarraian Loiolara abiatu ginen Ekomuseoan ur-errota eta hondakinen inguruko tailer batzuk egitera.

Beizamara heldutakoan, motxilak aterpetxean utzi eta herria ezagutzera joan ginen. Aterpean ederto ibili ginen lotara joateko ordua heldu arte.

Hurrengo egunean Haziak Ereiten dituen baserritar batengana joan ginen eta bere “hotz gailu beroa” ezagutu genuen.

Eguerdi partea heltzean, ederto bazkaldu eta gero autobusean leher eginda sartu eta Bilboraino etorri ginen zurrunken zaratak bakarrik entzuten zirela.