Aste berdea, Aktibatu+
Aste berdea, Aktibatu+
Aste berdea, Aktibatu+
Aste berdea, Aktibatu+
Aste berdea, Aktibatu+

Maiatzaren 22an, DBH 4ko ikasle bi, Leire Inclan eta Aitor Zabala Euskalduna antzokian izan dira Bilboko gazteen bozeramaile, Ave Maríako beste bi gazteekin batera.

Aldundiaren babesarekin eta inguru gelaren laguntzarekin, GAPekoek (Global Action Plan) antolatutako Aste Berdearen baitan eta Aktibatu+ proiektuaren barruan.

Gaurko ekitaldia, “No impact man” dokumentala ikusi eta gero, Oihan Vega eta Sara Gandara kazetari eta aurkezleek bideratutako eztabaidan parte hartu dute. Gaur eguneko gizartearen ingurugiroarekiko joeraz eta egin beharrekoetaz mintzatuz.

Denok daukagula zer esan eta are gehiago, zer egin, nabarmendu dute. Ea ba, zuen moduko gazteekin, besteak “kutsatu”, eta animatzen ditugun, mundua jaso izan dugun eran baino hobeto izteko datozen belaunaldiei.

 

Eskerrik asko bikote!