Aurten, Kirikiño ikastolak 40 urte betetzen dituenez, hainbat ekitaldi prestatu ditugu urtean zehar ospatzeko.

Mezu honen bitartez, apirilaren 21ean izango den ikasle ohien bazkariaren gonbitea luzatu nahi dizuegu! Tiketak ikastolako bulegoetan eta kiroldegikoan eros ditzakezue.

Aurrerago informazio gehiago argitaratuko dugu!

Lagundu mesedez mezua zabaltzen.

Eskerrik asko.

Zuen zain gaituzue!