Aurten ikastolak 40 urte betetzen dauz eta urtean zehar ekintza desberdinak antolatuko dira hori ospatzeko. Ekintzetako bat 40. urteurrenerako logoa sortzea da eta ikasleen artean lehiaketa egingo da. Honelako ezaugarriak izan beharko dauz logoak:

·         10 zentimetroko diametroa duen zirkuluan sartu behar da.

·         Paperean bada, sobre baten barruan eta ordenagailuz bada  (.jpg formatuan) pendrive batean Gabriel Arestiko idazkaritzan entregatu beharko dozue.

·         Urtarrilaren 17a baino lehen aurkeztu beharko da

Logo guztien artean hautaketa prozesua egongo da eta irabazleak saria izango dau. ANIMATU ETA PARTE HARTU!