Slogan

Garai berrien beharrizanak asetzeko asmoz eta Kirikino ikastola osotzen duten guztientzat informazioa eskuragarriago izateko helburuarekin, gure sare sozialak aurkezten dizkizuegu.

Web orrialdea bezala, sare sozialak, ikastolako komunikazio bide osagarri garrantzitsua dira, modu azkar eta eraginkorrean zuekin harremanetan jartzeko bidea direlarik, komunikazioa erraztu eta familiak eta ikastola gertuago egotea baimentzen dutelako.

Esan bezala, Ikastolak modu arin eta eraginkorrean informazioa zabaltzeko Web orria eta Facebookeko bi profil ditu, “Kirikiño Ikastola” (Ikastolari eta bertan egiten diren gauzei buruzko informazio guztia aurkituko duzue) eta “Kirikiño eskola-kirola” (Kirolari eta eskolaz kanpoko ekintzei buruzko informazioa aurkituko duzue), eta horretaz aparte, arlo grafikoari garrantzia handiagoa ematen dien YouTube kanala zein Instagrameko profilak ditugu. Bertan, kalitate oneko argazki zein bideoak aurkituko dituzue.

Kirikiño minutu batean
Intranet
Berriak
Bolsa de trabajo
X Web gune honek bere eta hirugarrenen cookieak darabiltza, nabigazioa hobetzeko, zure hobespenetara egokitzeko eta zeregin analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookieen politika onartuko duzu. | ONARTU